Pornoa nonahi dago: sare sozialetan, txatetan, nahi gabe jasotzen ditugun bideoetan… Baina batzuetan ahaztu egiten da gauza garrantzitsu bat: pornografia produktu bat da. Ez da sexuari buruz irakasteko sortu, baizik eta erakartzeko, kontsumoa sustatzeko eta arreta mantentzeko. Erakusten duena fantasiak dira, ez egoera errealak. Ez da hezkuntzarako tresna, ezta benetako harremanak erakusteko leiho bat ere.
Zalantzak eta jakin-mina izatea guztiz normala da, baina aurkitzen diren erantzun guztiak ez dira beti egokiak edo seguruak. Informazio fidagarria bilatzeak zeure burua zaintzen laguntzen dizu, eta harreman sexualak modu libre, seguru eta errespetuzkoan bizitzen, zeure buruarekin zein beste pertsonekin.
Webgune honetan gazteentzako, senideentzako edo irakasleentzako pentsatutako baliabide eta zerbitzuak aurkituko dituzu, non informazioa jaso, zalantzak argitu eta behar izanez gero laguntza aurki dezakezun.
• ASEXORIA: Vitoria-Gasteizen dagoen sexu-aholkularitza zerbitzua. Zerbitzu konfidentziala eta doakoa da, 14 eta 30 urte bitarteko pertsonentzat.
Kontaktua:
*Centro Cívico El Campillo
945161583
• SEXAGUZU: Lautadako kuadrillako hainbat herritan (Agurain, Dulantzi eta Araia) eskaintzen den sexuari buruzko informazio eta arreta zerbitzua.
*Ibiltaria: Agurain, Dulantzi eta Araia
673647600
• Zure esku ere badago: gazte-talde baten bizipenak kontatzen dituzten komiki-sorta bat, non sexualitateari, aniztasun sexualari, estereotipoei eta harremanei buruz hausnartzen duten. Kapitulu bakoitzak amaiera irekia du, galderak eginez eta pentsamendu kritikoa sustatuz. Gainera, eduki horiek lantzeko unitate didaktikoak ere badaude. Kapitulu hau pornografiari
eskainia dago.
• Interneten sexologiako profesionalek sortutako baliabide ugari daude, ikuspegi berriak eskaintzen dituztenak. Hona hemen adibide bat:
BALIABIDEAK FAMILIENTZAT ETA IRAKASLEENTZAT
Arabako gazteen erdiak baino gehiagok uste dute eskolan eta familian jasotako sexu-hezkuntza eskasa dela. Informazio falta horren aurrean askok pornografiara jotzen dute zalantzak eta jakin-mina asetzeko.
Arlo honetan gazteei laguntzea erronka handia izan daiteke. Teknologia digitalen bidez edukiek gero eta eragin handiagoa dute, eta haien hedapena eta inpaktua kudeatzea zaila izan daiteke.
Atal honetan familiei eta hezkuntzako profesionalei zuzendutako baliabideak aurkituko dituzun materialek kalitatezko informazioa, hausnarketarako proposamenak, jarduerak, datu eguneratuak eta ikasgelan edo etxean lantzeko galdera zehatzak eskaintzen dute.
• Construcción del imaginario sexual en las personas jóvenes la pornografía como escuela. María Rodríguez Suárez. Pornografian aditua den sexologoa eta Por No Educar: Guía para abordar la pornografía desde la educación sexual liburuaren egilea.
• “Generación porno” dokumentalaren inguruko eztabaida, EITBn. Gaiaren inguruko adituek beren ikuspegiak partekatzen dituzte, aukera eta ikuspegi ugari eskainiz.
• Ni zorras ni héroes: guía para trabajar el consumo de pornografía en menores. Granadako Diputazioak (Berdintasun eta Gazteria Sailak) argitaratua. Bertan, oinarrizko kontzeptuak eta jarduerak eskaintzen dituzte nerabeekin edo tutoretzetan lantzeko.
• Tenemos que hablar del porno. Guía para familias sobre el consumo de pornografía en la adolescencia. Save The Children Españak argitaratua. Gidan adin-tarte bakoitzaren ezaugarriak, esposizio-moduak eta ondorioak azaltzen dira, eta hainbat ikerketa eta baliabide espezializatu aipatzen dira.


